Eüskara

ARRAPIKA eta DOBLE 14.04.2018

1918.08.16, 23 & 30 eko Eskualduna astekarien Xiberoko berriak, gerlaren 100. urtebürügarri. 1918.08.16 a. Etxart Onagoiti Altzaiarrak aipamen berezi bat gerlan. Alemanak gibeltzen ari. Atharratzen, dei bat eginik gaüko argia lüzazagoz ütz dezen. Peyroutet Hauzeko apeza ez zen üdüri züan bezain zozo. 1918.08. 23. Massondo Atharratzeko bikariak aipamen berezi bat gerlan. Segagia handi bat laster Atharratzen. Zurrak treñez heldüko Santa Grazi eta Larrainerik. Ogia eskaztürik eta mügatürik. 1918.08.30. Ogia (berriz). Abereak. Süge batek Etchegaray handia (2 m igaranik) usuki dü. Süge gastoenetarik bat zen bena…zurrezko zankoan dü usuki!

ARRAPIKA eta DOBLE 07.04.2018

AED 1918 ko agorilaren 2 eta 9 ko Eskualduna astekarien Zuberoko kronikak. 1918-08-02 ko Eskualduna. Ateiko eskola katolikoaren emaitza honak etsaminetan. San Marti Harriko uztailaren 13 ko besta handia. Erronkarikoer Baretuzeko 3 bigaren emaitea üsantxa zaharra da. Morroen eta Biarnesen arteko güdüka baten ondoamenak Eskualdunaren arabera. Gerla noiz ürhentüren? Ezin erran orano bena Alemana eroriko da, astekariak ez dü seküla düdarik üken. 1918. 08.09 ko Eskualduna. Beñat Elgoyhen Atharraztar oskiegileak aipamen berezia üken gerlan. “Maréchal des Logis” gradoa bazüan ordünkoz.

ARRAPIKA eta DOBLE 31.03.2018

1918 ko üztailaren 12 (segida), 19 eta 26 ko Eskualduna astekarien Xiberoko Kronikak gerlaren 100. urtebürügarri. Santa Graziko kartiel batetan etxe hüts hanitx beren izeneki. Kasü oihanari eta beste hontarzüneri. Gerla : Massondo Atharratzeko bikaria eta Lerdou Eskiulatar apezak aipamen bereziak üken. Alemania, Italia eta Autrixa. Frantziak Estatü batüetako besta nazionalean parte hartü üztailaren 4 an. Ogi eskaza : Ybarnegaray depütatüa hortzaz arrenküratü. Bena üdüriala, zonbaitek nahi düena ükeiten jente xehiak aldiz güti.